Noiztik: 2013 urtetik.
Nondik: Bilbotik.
Zer: taldeko dinamikei buruzko ikerketa kolaboratibo eta informala.
Nortzuk: Eider Ayerdi, Txelu Balboa (ColaBoraBora), M’angel Manovell (Dinamik Ideas), Saioa Olmo (Ideatomics) eta Marta Villota.
Web: sobrelorelacional.wordpress.com

LoRelacional taldea bost pertsonak osatzen dugu eta hilero biltzen gara taldeko prozesuetako harremanekin lotutako alderdiak aztertzeko, ikerketa informal batean. Taldea 2013 urtean sortu zen #Meetcommons markoaren barruan, kultura irekia eta lan kolaboratzaileari buruzko topaketa esploratzaile batzuk izan zena. 2015 eta 2016 urtetan, Wikitokiki proiektu elkartua izan da.

LoRelacional-eko taldekiak ezagutzaren arlo eta profesio ezberdinetatik gatoz: Eider Ayerdi arkitektoa da, Txelu Balboa (ColaBoraBora) taldeko prozesuen dinamizatzailea, M’Angel Manovell (dinamik ideas) aholkulari artisau-kreatiboa, Saioa Olmo artista eta Marta Villota paisajista.