Noiz: 2007ko uztailak 16 eta 17.
Non: Bilbo
Proiektua: Gure ingurua hobetzeko asmoz sortutako proiektuei buruzko uda ikastaroa.
Lan-taldea: Euskal Herriko Unibertsitateko Bilbo Arte eta Kultura VIII. Jardunaldiak, Saioa Olmok zuzendua.
Web: http://futurize.wordpress.com
“Futurize. Etorkizuneko Gizartea Irudikatuz” mintegi bat da, gizarte globalaren etorkizunari buruzko eta nahi dugun mundua lortu ahal izateko norbanakoaren aldetik, zein talde ikuspegitik egin daitezkeen gauzei buruzko hausnarketa sakona.
Jasangarritasuna, mikrokredituak, 100$ balio dituen ordenagailua, Segway-a, denbora-bankuak, autoa partekatzeko sareak, copyleft mugimendua… Posible al dira gaur egun bestelako utopiak? Zein da hiritarron gaitasuna eta eragina gure etorkizun komuna eraikitzerakoan?
Mintegian esparru desberdinetako proiektuak aurkeztu ziren eta bakoitza bere ikuspegitik ingurua hobetzen saiatzen zen. Lan-esparruak honakoak izan ziren: antolakuntza estrategikoa, diseinu jasangarria, eskualde garapena, sormenezko komunikazioa, artea eta gizarte-ekintza. Hizlariak ondoko hauek izan ziren:
- “KaosPilot, mundurako eskolarik onena?”
KaosPilot-eko Zulma Sofia Patarroyo (Danimarka)
www.kaospilot.dk - “Explorer diseinua”
Martín Ruiz de Azúa (Bartzelona)
www.martinazua.com - “Gizarte ekintzaileak: berrikuntza gizarte erronken zerbitzura”
Ashoka-ko Conchi Gallego (Madril)
www.emprendedoressociales.es
www.ashoka.org - “Irudimenaren gizartea: eskualde garapenerako eredu bat”
Gabinete de Inicitiva Joven de Extremadura-ko Marisa Lozano Gil
www.iniciativajoven.org - “Gizarte Hardware-a. Hedabide berriak eta parte hartze publikoa”
Cuantics Creatives-eko Diego Soroa (Bilbo)
www.cuantics.com - “Artea eta gizarte eraldaketa arduratsua” La Citta del Arte-ko Juan Esteban Sandoval Arango (Biella-Italia)
www.cittadelarte.it