Noiz: 2015tik aurrera.
Nondik: Bilbotik.
Zer: Investigación colaborativa sobre las tecnologías de relación social y prácticas artísticas contemporáneas.
Nortzuk: Saioa Olmo, artista eta UPV-EHUko ikerlaria, eta ColaBoraBora, komun, libre eta irekia denaren inguruan lan egiten duen organizazioa.
Web: www.tecnologiasblandas.cc

TECNOBLANDAS ikerketak, teknologia hitza bereganatzen du arlo sozialean erabiltzeko eta giza harremanetan oinarritutako ezagutza teknikoan arreta ipintzeko. Hala, metodologien bilduma eta aplikazioen katalogo batean gauzatuko dute ikasketa, gero, arlo artistikoan zein eremu sozialean praktikan ipintzeko.

TECNOBLANDAS ikasketan teknologia bigunak kontzeptua oinarritzat erabiltzen da, teknologia bezala makineria mekanikotzat hartzen ez duten ezagutzak, teknikak eta tresnak nabarmentzeko. Teknologia ukiezinagoak dira baina ikusezinagoagatik ez eragin gabekoagoak.

Teknologia bigunei buruzko ikerketa egokia da, egitura konplexuez inguratuta bizi dugun garairako, ikerketaren helburua, sistema konplexuak esploratzea, ulertzea eta indartzea ala hackeatzea akaso ere baita. Estruktura hauek dira: korporazio handiak, nazioarteko akordioak, komunikabideko sareak, finantza-holdingak, jakiak produzitzeko kateak, komunitate erlijiosoak, mugimendu sozialak… Organizazio horiek funtzionatzeko, teknologia gogorrez gain (ordenagailuak, ikus-entzunezko gailuak, teknologia transgenikoa, neurtzeko aparatuak…) teknologia bigunak ere derrigorrean dira (adibidez, antolakuntzako ereduak, aginduak helarazteko prozedurak, formakuntzak ezartzeko neurriak…). Baina TECNOBLANDAS ikerketak ez da makineria sozialen eremu makroan soilik zentratzen. Makineria sozialek eremu mikroa ere eragiten dute, hau da, arlo pertsonala, mezuak introiektatzen, jarrerak ezartzen, bizimoduak inposatzen, bateratzeko moduak errazten… TECNOBLANDAS ikerketak tresnak eskuratzen ditu prozesu hauek ikustekoak egiteko eta modu emantzipatuan erabili ahal izateko.

Hori lortzeko, TECNOBLANDASek arte-praktika garaikidea hartzen du ardatztzat, alde batetik, tematikoki teknologia bigunen alderdiak lantzen dituzten arte garaikideko hainbat proiektu aztertuz, edota haien ekoizpenetarako teknologia bigunak erabiltzen dituztenak. Beste alde batetik, ikerketaren metodologian praktika artistikoak tartekatzen dira garapen diskurtsiboagoen bitartean, arrazoitik soilik ez, baita beste prozesu informal eta itxuragabekoetatik ere ikertzeko.

Horretarako, gailu artistikoak formatuan sakondu nahi da, arte-garaikideko artelanen artean, batzuk gailentzeko: zehazki gizartean eraginak sortu nahi dituzten arte-proiektu horiek, gaur-egungo estrategiak erabiltzen dituztenak. Gailuk (Michel Foucault-en dispositif kontzeptutik itzulita) adierazi nahi du egitura, instalazio, instituzio, prozedura, enuntziatu, diskurtso, lege eta erabakien  multzo heterogeneoa pertsonen portaerak, keinuak eta pentsamenduak modu erabilgarrian kudeatzen dutenak, koiuntura (momentu historiko) zehatz bat emanda. TECNOBLANDAS ikerketak, gizartean boterea nola kudeatzen den intuizioan, artea artisautzaren ezagutzatik, sistema konplexuak eragiteko praktika gailenduagoetara pasatzeko asmoa du eta beraz, gailu artistikoak gizartearekiko interakzioan modu sofistikatuan planteatzea.

Jarraian, ekoiztutako tresna batzuk:

“Gailu artistikoak, makina sozialak, Teknologia Bigunak eta Arte-praktika Garaikideak” artikulua, Uztaro aldizkariko 100 zenbakian.

 “Praktika artistikoak eta teknologia bigunak” aurkezpena UPV-EHU-n “Teknologia Bigunen Ontologia” sortzeko egitarauaren zati bezala.

“#tecno_blandas: organizazio, portaera eta komunikazio sozialerako gailuak” udako ikastaroa.

Ausart aldizkariko 4.2 zenbakia “Praktika artistikoak, teknologia bigunak eta makineria sozialak” izenburupean.