Noiz: 2008ko uztailaren 18tik 20ra arte
Non: Arteleku (Donostia)
Proiektua: Euskal Munstro Berriak
Lan-taldea: Saioa Olmok zuzendutako tailerra Amasté-k antolatutako udalekuen barnean.
Web: http://www.dinamikttak.com/dinamik08/http://www.dinamikttak.com/dinamik08/

DINAMIK(TT)AK sormenari buruzko auzolandegia da, arte inguruneko arloetan (diseinuan, modan, zineman, kazetaritzan…) interesa duten gazteei zuzendua. Helburua hauexe da: ikasle hauek, irudikapen plastikoren inguruko teknikez haratago joatea, sormena eraldatzaile tresna gisa landuz.

Auzolandegi honetan, EUSKAL MUNSTRO BERRIAK tailerra garatu zen eta euskal herriko irudikapen kolektiboari begira, euskal gizartean nabaritzen ditugun desio eta beldurrei buruz lan egiten ibili ginen. Horretarako, parte-hartzailei munstro edo superheroi itxurazko pertsonaiak sortzea eskatu zitzaien, bizi diren gizarteko grinak eta ikarak irudika ditzaten. Taldean egiteko dinamika, jolas eta zenbait ekintzen bidez, gaiari buruz gogoeta egin zen eta “egungo Euskadiko pertsonaia mitologiko berri” hauen ezaugarriak zehazten hasi ziren.

Asmatutako pertsonaien mozorroak egin ziren eta zeintzuk izango ziren haien portaerak eta jokabideak ere pentsatu zen. Arteleku-n “munstroen arteko ring-a” antolatu zen, eta pertsonaiak elkarri aurre egin behar izan zioten, haien ahalmenak eta ahultasunak probatuz. Ondoren, guztiok mozorroturik, Donostiko kaleetara atera ginen eta Kontxa eta Boulevard-eko ibiltariei gure ideiak aldeatu nahian, haien erreakzioak bilatu genituen eta gaiari buruz hitz egitera bultzatu genuen.

Nuevos monstruos vascos

Nuevos monstruos vascos