Noiz: 2009ko Urriaren 11n
Non: Cittadellarte-Pistoletto Fundazio-ko patioa (Biella, Italia)
Zer: Ekintza partizipatiboa, desioen adierazpen eta hauek burutzeko erabiltzen ditugun baliabideei buruzkoa.
Nork: Saioa Olmoko proiektua Unidee-Pistolleto Fundazio-ko artistaentzako egoitza programaren barruan garatua. REMIDA proiektuak emandako materialek eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila-ren laguntzak, egin zuten posible ekintza hau.
“Desioak lurreratzen” ekintzaren asmoa, jendearen desioak azalaraztea da eta baita erraztea desio hauek beste pertsonekin amankomunean ipintzea. Bestaldetik desioak lortzeko egiten dugun ahaleginak erakustea bilatzen da modu metaforiko batean. Horretarako ekintza modu ludiko baten bidez planteatzen da.
Partehartzaileek, haien desioak idatzi zituzten material birziklatuaz egindako paraxutetan.
Jausgailu txikiak desio pertsonalak idazteko pentsaturik zeuden eta handienak taldeko desioetarako ziren. Pertsona bakoitzak paraxut bat eta objetu bat (jauskari gisa) elkartu zituen. Paraxut bakoitzak airean iraunduko zuen denbora, jausgailuaren pisua, forma eta jaurtiketaren arabera zen, eta beraz, pertsona bakoitzaren desioek ibilibide luzeagoak edo laburragoak egingo zituzten.
Behin desio hauek paraxut moduan eraikita, partehartzaileek bere ametsak dorre baten goialdetik botatzen zituzten, zoruan zeuden biribil batzuetan diana egiten saiatuz. Desioek lurra hartu zuten era ezberdinetan: alboko teilatuetan geratuz, zuhaitzetan atrapaturik abandonatuak, kasualitatez helmugara iritsiz, beste batzuk ituetara helduz pertsona batek behin eta berriro saiatzeagatik…