Acción - Portfolio
Sorry, no posts matched your criteria.

Bilatu
igo

Desioak aztakatzen Casa del Mago-n

Noiz: 2009ko urriaren 9, 10 eta 11an
Non: Cittadellarte-ko Casa del Mago-n (Biella, Italia)
Zer: Desioak sortzeko moduei buruzko parte hartzeko instalazioa, erabakiak hartzea eta bakoitzak jarraitzen dituen ibilbideak
Nork: Saioa Olmo-ren proiektua, Unidee-Pistolleto Fundazioaren egoitza programaren barruan garatua eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzaz burutua.

“Casa del Mago-n desioak aztakatzen” desioak sortzeko moduei buruzko parte hartzeko instalazioa da: nola hartzen ditugun erabakiak, zein alde emozional edo arrazionalekin erlazionatzen ditugun, zein kanpoko faktorek eragozten dituzten gure nahiak, ea gure desio eta ametsek, sortzen diren kontextuetan eraginak dituzten ala ez… Gai hau jorratzeko, instalazio eta dinamika partizipatibo bat, konpontzeke dagoen erakin batean, “Casa del Mago”-n antolatzea erabaki zen. Formato ludiko bate aukeratu zen eta eraikin hau bera, istorioz, misterioz eta zurrumurruz beteta dagoenez oso aproposa zen honetarako. Zenbait apartamentutan jendea bizi da, baina badaude aspaldiko maizterren objektuak mantentzen dituzten etxe hutsak, baita aurreko ekintza artistikoen adierazpenak ere.

“Zure abentura aukeratu” liburuen formatua erreferentzia moduan hartu zen, baina estrategia hau arkitektura-gunera eraman zen, eta hartako lekua eta bizitza eskaintzen zituzten aukerak aprobetxatu ziren. Jolasak, etxebizitzaren geletan aurkitzen ziren zenbait instrukzio jarraitzean zuen oinarria, eta norberak bere bidea aukeratu behar zuen. Gela batzuetan, pertsonak elementu ezberdinekin topatzen ziren (bideoak, mapak, instalazioak…). Beste batzuetan etxeko bizilagun batekin hitz egiten zure ibilbideari jarrapena aurkitzeko.

Jolasa, bai egunez bai gauez linternak erabiliz egin ahal izan zen, bisitaren esperientzia guztiz ezberdina eginez. Amaiera ezberdin anitz zeuden. Hiru egunen zehar, 100 pertsona baino gehiago hartu zuten parte proposamenean. Escarbando en Casa del mago

Escarbando en Casa del mago

Categories

Formatuak, Instalazioa, Proiektuak

Like

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies