Acción - Portfolio
Sorry, no posts matched your criteria.

Bilatu
igo

Desioak puzten

Noiz: 2009ko irailaren 19a
Non: Biellako kaleetan (Italia)
Zer: Desioen adierazpenari buruzko kale ekintza, hiriko bizilagunekin elkarrizketan arituz eta xaboi-burbuila erraldoiak baliabide gisa erabiliz
Nork: Saioa Olmok garatutako proiektua Cittadelarte-ko Unidee egoitza programaren barruan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila-ren laguntzaz.

“Desioak Puzten” Biellan garatutako kale-ekintza bat da. Biella Italiako iparraldeko hiri bat da eta bere ekonomia, artilezko ehunen produkzio industrialean zentraturik dago. Nahiz eta gaur egun sektore hau krisian egon, herrialdearen jarduera nagusia jarraitzen du izaten.

Hiriko bizilagunekin elkarrizketak sortzearren, Biellako kaleetatik xaboi-burbuila erraldoiak sortzearen ekintza garatu zen, jendeari haien inguruko zenbait alderdiei buruz galdetuz. Xaboi-burbuilak desioen metafora gisa erabili ziren: moldatu ditzakezulako, pisu arina eta nolabaiteko alde magikoa dutelako…

Proiektu hau etorkizunerako eszenaz lan egiteko lehenbiziko hurbilketa bat izan zen, eta horretarako Biellako gune jendetsu batean kokatu ginen eta ekintza hiru toki ezberdinetan garatu genuen. Gurekin hitz egin zuten jende askok garraio publikoen loturetan hobekuntzak eskatzen zituzten, lanpostu gehiago, kultura jarduera gehiago, drogazaletasun gutxiago, jendea irekiagoa izatea…

Ondoren, ekintzaren irudiak eta desioen adierazpenak “Unidee in Progress” ate irekien jardunaldietan aurkeztu ziren, eta publiko orokorra gonbidatuta zegoen gerturatzera.

inflando deseos

inflando deseos

Categories

Desioa, Proiektuak

Like

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies