SOLASPARKEA Casilda Iturrizar Parkearekin solas egiteko gonbidapena da, era alternatibo batean jokatzeko, normalean egiten dugun moduaren aldean. Parkean zehar gertatzen diren solasaldi hauek  parkeko “bizilagun” ezberdinekiko interakzioetan datzan (zuhaitz, ahate, ornamentu, bide-zoru, narrazioekin…). “Solasaldi” hauek egiteko, baliabide performatibo, soinuzkoak eta grafikoak erabiltzen ditugu. Horiek parkea beste ikuspegietatik exploratzea ahalbidetzen digute, beste era ezberdin batzuetan gure buruak frogatzea uzten digute, eta azken finean, “beste joko batzuetara jolastea” errazten digute inguratzen gaituen errealitatearekin, partea garen errealitate batena.

Horretarako, bi dinamika ezberdin proposatzen ditugu bi egun ezberdinetan: “SOLASPARKEA. Transakzioak” eta “SOLASPARKEA. Transmisioak”. Lehenengoan elkartrukean zentratzen gara solasaldi-forma bezala gure ibilbidean trukatu ahal ditugun istorioak, opariak, isurketak, feromonak… etabar deskubritzen. Bigarren egunean, parkearen soinu-esparruarekin esperimentatzen gara, parkearen izakiak sortzen dituzten sonoritate eta mezuak aurkitzeko elementuak erabiltzen, eta aldi berean gure transmisio propiak sortzen.

Noiz: Maiatzak 4 eta 11. 18:30tik 20:30ra.
Non: Casilda Iturrizar Parkean.
Zer: Ibilaldi eta taldeko ekintzak Casilda Iturriza Parkearen materialtasun ezberdinekin solasean.
Nortzuk: Raquel Meyers eta Saioa Olmoren proiektu bat Bilbao Art District egitarauaren barruan. Argazkigintza: Olga Ruiz. Lehenengo prototipoa Colectivo Antek eta Amaia Molinetek antolatutako “Vis a vis” 2018an egin zen.
Esker onak: Mikel Arce eta Oihane Iragüen.