Noiz: 2017ko martxoaren 31, 20:00etan.
Non: Wikitoki-n.
Zer: FBerrea bideoaren aurkezpenetako jaia.
Nortzuk: LoRelacional (Eider Ayerdi, Txelu Balboa, M’Angel Manovell, Saioa Olmo eta Marta Villota). Laura Fernández-en kolaboraketarekin eta Wikitoki eta EHU-ko Arte eta Teknologia Sailaren laguntzarekin.
Web: sobrelorelacional.wordpress.com

2016an LoRelacional taldekideok prozesu esperimental berria garatu dugu, abagune honetan, oreinen portaeraren behaketa marrualdian abiapuntutzat hartuz. Prismatiko eta grabagailu eskuetan, bizipen honetara gerturatu ginen gure berezko behaketaren objektuak eta subjektu izan ginen, hor jaso genuenari buruz nahasi genuen laborategiaren esparruan tresna performatibo eta ikusentzunezkoen bidez, eta emaitza bezala MARRUALDIA bideoa egin dugu.