Denbora zeramaten pausatzen, kutxetan bildurik, apaletan barreiaturik eta bazterretan abandonaturik. Susmatzen zuten, batere lausengurik gabe, bizitza labur eta luzea izango zutela aldi berean. Premonizio horri aurre egiteko, potentzien jokoan murgiltzea erabakitzen dute, eta horretarako, ni konprometitzen eta lortzen saiatzen dira.

Nubecaretxeak seinale isil bat bidaltzen du. Medallacircuito perimetrea, klaskada zirkular batekin. Kuartzoletrak mugaraino arrastatzen dira. Globotekla bat limoi hutsez lehertzen da. Iraun nahi eta ezin duten soinu-objektu gisa eratzen diren materialak. Berriz konfiguratzea eta beste gorputz batzuk okupatzea bilatzen dute. Gure belarriak liluratzen dituzte, sekretu txikiak, aitorpen moduko xuxurlak, trikimailu erabilgarriak eta eguneroko ikaskuntzak kontatuz, «arreta jarri ez zitzaionaren» masa isilean diluituta ez geratzeko.

Lehen saiakeraren ondoren, plastikozko telehierba zain dago mehatxuka. Gomagafa zartatu egiten da. Birustarroa toxikoa da. Saretak bere ahotsik latzena ateratzen du.

Espero dute bozgorailuren batek entzungo dituela, bigungarriek laztanduko dituztela, zaporeen maskorrak, eta ahalik eta gehien urrunduko dela bonbipapaietatik.

GU IZAN GINEN

Burututako egitateei buruz agintzea. Ez dagokion ahalordea erreklamatzea.
Nik agintzen dizut, nik agintzen dizut, nik jartzen zaitut, nik kentzen zaitut, nik zauzkat.
Zure eskubide eskuratu berrien ardura hartzea.
Giza erruaren jokoan jolastea.

Noiz: Inaugurazioa, abenduaren 5ean, osteguna, 19: 00etatik 21: 00etara. Erakusketa: abenduaren 5etik 17ra, 17: 30etik 20: 30era. Aurkezpen performatiboa artistekin egingo diren topaketen barruan: abenduaren 13an, 19: 10etik 19: 30era.

Non: Bilbaoarte ekoizpen artistikoko zentroa (Urazurrutia kalea, 32 – 48003 – Bilbo).

Zer: Gauza, material eta poetikoen erakusketa bat.

Nortzuk: Saioa Olmoren proiektu bat Bilbaoarte Fundazioaren egoitza beka bati esker.

Eskerrak: Bilbaoarteko taldeari lan-prozesuan jasotako laguntza guztiagatik eta bereziki Jon Bilbaori.