Noiz: 2008ko maiatzaren 8tik uztailaren 19ra arte.

Non: Amadís Aretoa, Madrid. Ordutegia: asteartetik larunbatera, 10:30retatik 20:30retara, jai egunak ez ezik.

Proiektua: Ormetarako papelak kolore degradatuetan.

Lan-taldea: Saioa Olmok egindako proiektua, Injuve-k ekoiztua Marcelo Leslabay-k komisariatutako “Injuve Diseinu Laborategia” erakusketarako.

Ormetarako papelak, kolore malgurdutakoak.

EVANESCENTE, tamainu txikietako espazioentzat ahalik eta zabaltasunetako sensazio handiena lortzeko proiektu bat da. Hori erdiesteko argitako, koloretako eta perspektibatako efektu optikoetaz baliatzen da. Bere helburua, zabaltasuneko sensazio handiagoa lortzea, kolore malgurdutako ormetarako papelen bidez, etxe baten ormeetan erraz kokatzekoak.

Gure etxeak gero eta txikiagoak dira. Etxeko espazioa uzkurtzen da. Hirien dentsitatea igotzen da eta etxeetako m2 -a garestitzen da. Espazio handiak luxu bihurtzen dira eta horregatik saiatzen gara ditugun m2 eskasei ahalik eta kalitate handiena ematea. Askotan ezin dugu espazioetako ezaugarri fisikoak aldatu baina haietaz dugun perzepzioa bai alda dezakegu.

Gauzetaz dugun perzepzioa eratzen da argiko propietate fisikoei esker, argi hori islatzen duten objetuen materialen ezaugarriei esker, informazio sentsoriala hartzeko giza sistemari esker, eta momentu bakoitzean ohartzen dugunarekin konparaketan ipintzen ditugun bizi izandako eskarmentuei esker.

Badakigu kolore ilunek espacio txiki baten ormetan kokatuak, espazioa txikitzen dutela eta kolore argiek, aitzitik, zabaltasuneko sentsazioa ematen dutela. Ispiluek, segun eta non kokatzen diren, espazioa handitzen dutela edota argia sabaiaren kontran errebotatzen bada, argiztapen uniforme eta gozoa lortzen dela.

Halaber historian zehar arteek nola erabili dituzten degradadoak ezagutzen dugu. Birpizkundetik aurrera bi dimentsiotako planoak iraultza bat pairatu zuen pinturan perspektiba konikoaren sarrerarekin batera. Lehen planoan eta atzeko planoan kokatzen diren objetuen tamainuaren arabera eta fuga lerroez gain, koloretako lausotzearekin ere jokatzen da, paisaietan urruntasun efektua eragiteko.  Orobat, eskena mistikoetan figura protagonisten atzean argitasuna kokatzen da fondotik ateratzeko, arreta beraiengan eskatzeko, eta ia ia lebitatzen daudelako itxura emateko.

XX. mendean, zabalki egin dute lan honetaz Minimal Art, Arte Zibernetiko edo Op-art korronte artistikoek; Vasarely, Kandinsky, Joseph albers, Escher artistek, eta James J. Gibson edo Rudolf Arheim teorikoek, adibide gisa.

EVANESCENTE-k, arte arloko teknikek, barneko espazioan erabiltzen ditu, ez trompe l’oeil edo trampantojo figuratibo bat bezala, baizik eta errekurtso grafiko abstraktu bat bezala, gure sentsatzioetan eta espazioa ohartzeko eratan eragina duena.

EVANESCENTE, ormak desagertuko balira bezala.

 

Evanescente