Noiz: 2002-2008.
Non: Euskal Herrian.
Zer: Euskal Herriko nortasun kulturalari buruzko arte-ikerketa eta bere eraikuntza eta promozioan dabilen faktore emozional eta ekonomikoak.
Nork: Saioa Olmo, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren dirulaguntza bati esker.
EUSKADI™ kultura jakin baten nortasunaren gaia, kasu honetan euskal kulturarena, balio ekonomiko gisa lantzen duen jardunbidea da. Galdera bat mahaigaineratzen du egitasmo honek: “EUSKADI” komunitate, kultura edo lurralde batasun baten izena izateaz gain, produktu baten marka-izena ere ba al da? Kontsumoaren eta ondasunen gizarte honetan, kultura eta nortasun-ezaugarriak balio ekonomiko nola bihurtzen diren aztertzen du eta baita, esparru komertzialak kultura jakin bat zabaltzean izan dezakeen zeregina ere.
Helburua eztabaida bultzatzea da eta era berean, ikusi-nortasunaren estrategien inguruan, azterketa grafiko bat egitea. Informazioa jasotzen dutenen artean, eragin itxi eta jakin bat sortu beharrean, hausnarketarako tresna bat eskaini nahi izan dugu. Hainbat gai proposatzen ditugu:
Proiektuak hainbat formatu ditu:
Webguneko foroan gaiari buruzko oso pertsona desberdinen iritziak biltzen dira. 2003 eta 2005. urteen artean egon zen martxan. Bertan, hainbat galdera proposatzen ziren eta hasteko, gaiarekin nolabaiteko harremana zuten 3 pertsonei egiten zitzaizkien galderak. Foroa aldizkako e-mailak bidaltzearekin batera aktibatzen zen. E-mail horietan galdera bat proposatzen zen eta era berean, gaiaren inguruan lan egiten zutenen iritziak aurkezten ziren.
Argitalpenak irudien bidez hurbilduko gaitu gaiaren inguruko hausnarketara. Diseinatzaile grafiko, irudigile eta artista zenbaiten laguntzarekin, herriko, eskualdeko eta hiriko brandingaren inguruko gaiak landuko dira argazkien, marrazkien, grafikoen, prototipoen etab.en bitartez. 2008. urtean bukatuko da.
Marko jakin baterako edo proiekturen batean parte hartzeko landu diren egitasmoen artean, hauek azpimarratuko genituzke:
Proiektuak