Noiz: 2009ko maiatzaren 29 eta 30ean
Non: Mataleñaseko parkean (Santander)
Zer: akzio sozialaren mundutik datozen taldeei komunikatzeko sortze-tresnaz hornitzeko tailerra.
Nork: Barrabes-eko Juan Pasto, Amaste-ko Ricardo Antón eta Ideatomics-eko Saioa Olmo.

Tailer hau GGKE-eko eta Gizarte Ekintzako langile eta voluntarioei zuzenduta egon zen, eta bere helburua estrategia komunikatiboak edo organizazioetan aplikatzeko ekintzak sortze-modu batean lan egitea izan zen.

DIY (Do it yourself/Zuk zeuk egin), DIT (Do it together/Elkarrekin egin) eta DIS (Do it simple/Erraz egin) ideietan oinarritu ginen, eta ekintza komunikatiboen erreferentziak erakutsi ziren, bai esparru sozialean bai beste esparru ezberdinetan honekin zerikusirik zituztenak.

Azkenik, era praktikoago batean, ariketa ezberdinak proposatu ziren formatu ezberdinekin esperimentatzeko. Adibidez, talde bakoitzak zituen kezkak adierazteko pegatinak sortu ziren, kale ekintzak asmatu ziren, collageak sortu ziren ideiak ilustratzeko, eta storyboarden bidez interneten ipintzeko bideoak pentsatu ziren.

Tailerra oso atsegina izan zen partaideen gogoari eta motibazioari esker.

comunicación para llevar