Optikak 35 ikuspegi dira, Bilbon jaio edo bizi izan diren 35 emakumeen hausnarketak.
Proiektu honetan hainbat emakumeei haien testuinguruari buruzko galderei argazki edo iruzkin bidez erantzutea eskatu zitzaien. Emakume hauetako batzuk komunikabideetan ateratzen ziren, eta beste batzuk ez. Batzuk izen propioa zuten, beste batzuk anonimoak ziren. Argazki bidez erantzun zieten emakume hauek lanari, sexuari, etxeko eremuari, eremu publikoari, gizarte esparruari, familiari, etorkizunari eta generoari buruzko hainbat galderei. Batzuk besteekin alderatuz, oso emakume desberdinak ziren eta denen artean, “emakumea” kategoria monolitiko gisa aurkeztu beharrean, baldintza sozialek, ekonomikoek, arrazazkoek, sexualek eta kulturalek alda dezaketen jarrera (politiko) gisa aurkeztu ziguten. Emakume izateko oso modu desberdinak. Hauek izan ziren planteatu genizkien galderak:
Lana
Sexualitatea
Etxea – espazio domestikoa
Espazio publikoa
Sozializazioa
Familia
Etorkizuna eta desioak
Norberaren perzepzioa
Optikak 35 begirada dira. Emakumea ikusgai bihurtu, baina ez ikusten den objektuaren antzera, baizik eta ikusten duen subjektu gisa. Helburua ez zen zenbat emakume dauden kontatzea eta non dauden esatea, dauden lekutik ikusten dutenari buruz galdetzea baizik.
Argazkien artxibo hau 10 metro luzeko oihal batean jarri zen. 600 bat argazki eta haiei buruzko iruzkinak jarri ziren galdera eta egileen arabera antolatuta. Modu honetan, informazioaren irakurketa desberdinak egin zitezkeen hainbat aldagai gurutzatuz. Irakurketa hauen sekuentzia errazteko bi bideo era baziren (beste espazio batzuetan ere ikus daitezkeenak). 35 begirada hauen irudi bakoitzarekin postal bat egin zen eta Bilboko etxeen heren batera helarazi ziren proiektuan parte hartzeko gonbidapenarekin batera. Komunikabideetan agertzeak eta webguneak (www.optikak.org) ere, lagundu zuten optika hauen zabalkundean.
Materiala “Para Todos los Públicos” erakusketan aurkezteaz gain, hainbat forotan ere ibili da, hala nola, Arenalean egin zen Emakumeen Elkarteen Azokan; Euskalduna Jauregiko “De la teoría a los hechos” berdintasun-jarreren jardute egokiei buruzko jardunaldietan eta Euskal Autonomi Erkidegoko Legebiltzarrak antolatutako eta Andoaingo Bastero Kulturgunean egindako “Ni Orain” erakusketan.
Proiektuak