Acción - Portfolio
Sorry, no posts matched your criteria.

Bilatu
igo

Hiri explorazioak

Noiz: 2013ko azaroaren 22an, 16:00etatik a 20:00etara.
Non: Bizkaia Aretoan.
Zer: Genero eta urbanismoari buruzko tailerra.
Nortzuk: María Aranak eta Saioa Olmok zuzendutatako ekimena Zaramari -k BAT 2013 (Berrikuntza eta Arkitektura Topagunea) antolatutako topagunean.
Web: http://urbanbat.org/2013/10/20/taller-exploraciones-urbanas-desde-el-conocimiento-situado

“Munduaren azalpen arrazionaltzat zein hartuko diren erabakitzeko egindako borrokak ikusteko moduari buruzko borrokak dira”, Donna Haraway (Situated Knowledges: The Science Question in Feminism and the Privilege of Partial Perspectives).

…..

Tailerrean generoari eta hirigintzari buruzko hainbat testu ere irakurrtzen dira eta esplorazio-ibilbideak egiten dira hirian jakintza horien esperientzia izateko eta espazio publikoan detektatzeko.

Ondorengo hauei buruzko testuak aztertzen ditugu: hiriaren diseinuak jarrerak nola hezten dituen; espazioa nola erabili ohi dugun generoaren arabera; parekidetasuna gizonek eta emakumeek hiriko espazio adierazgarrietan duten presentzian; hiriek eskaintzen dizkiguten erreproduziorako espazioak eta hiriak geure nola egiten ditugun zaintzarako eta maitasunerako. Hautatutako testuak aurrez banatzen dira web bidez eta sare sozialetan eta aukera dago tailer honetan landu nahi ditugun gaien beste testu osagarri batzuk proposatzeko ere.

Abiapuntutzat irakurgaietako pasarteak erabiliz, hiriko bizimodua aztertzeko ariketa bat egiten dugu aipu horiek gure egunerokotasunean kokatzen dituzten egoerak, espazioak eta pertsonak aurkitzeko. Informazioa biltzeko eta esperientzia bizitzeko modua askeak eta daude; testuetatik, argazkietatik, soinuak eta ekintzak jasotzetik eta egitetik abiatutakoa.

Azkenik, esperientzia geolokalizatu horiek mapa batean jarritzen da eta sare sozialen bidez partekatzen ditugu.

Lantegiko bibliografia:  http://goo.gl/tzikoe

Like

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies