Acción - Portfolio
Sorry, no posts matched your criteria.

Bilatu
igo

Biotracks

Noiz: 2014ko irailaren 14ean, asteazkena.
Non:
Anti Liburudenda. Dos de Mayo kalea, 2 – Bilbo.
Zer: Biotracks liburuaren aurkezpena.
Nortzuk: Saioa Olmoren liburu bat, Hodei Torres-en argazkiekin eta autore ezberdinen testuekin: Xabier Sáenz de Gorbea, María Mur Dean, Diego del Pozo, Santiago Eraso, Nekane Aramburu, María José Aranzasti, Aiora Kintana, Haizea Barcenilla, Concepción Elorza, Vicente Arlandis, Zaramari, Ricardo Antón eta Ainara Martín. DVD-a dakar hurrengo bideoekin: “Hamaika Urte Dantzan”, Pilar Baizan-en “Arte entre Fogones II”  eta Unai Requejoren “Samoa Olio”. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren laguntzari esker.

Salmenta: Ideatomics-en online dendan eta liburu-denda espezializatuetan.

Zuen lekuetara, prest, ja!… eta korrikalariak abiatu dira beren irteera-lekuetatik. Markaturiko marrak jarraitzea espero dugu, eta kasu askotan horrela da, baina korrikaldi honetan gauza gehienak xelebreak dira. Atleta batzuk jada martxan zeuden, zenbait dantzatzen doaz, beste batzuek loreak hartzera gelditzen dira eta talde bat bazkaria antolatzen ari da ibilbidearen erdian. Nahiz eta guztientzat helmuga berdina izan leku ezberdinetan daukate kokatuta. Eskerrak, bestela ikuskizunak interesa galduko luke.

biotracks

Biotracks esperimentu bat da, eta aldi berean, esperimentu batzuk batera ipintzen ditu, Saioa Olmo Alonso-k azken urteotan, beste adiskideekin batera garatutako proiektu artistikoak hain zuzen ere. Baita material pertsonala ere, zeren eta azken finean profesionala eta pertsonala beti batera doaz, nahiz eta batzuetan ezberdintzera jolastu.

Biotracks bihurgune batean sartu baino lehen, azeleragailua zapaltzeari uztea da, bihurgunean berriz indarrez sartzeko, nahiz eta aurrean dagoenaren zati bat baino ez ikusi.

biotracks

Biotracks ez da erabiltzen ez diren iraganeko gauzak apartatzeko biltegia. Bai da bitxiak aurkitzeko jotzen duzun armairua: mozorratzeko, errekurtsoen bila, artelan berriak egiteko, denboraren pasatzea gogoan izateko.

Biotracks dantza bat da, dantzatzea baita: disfrutazea, zoratzea, erortzea, erritmoa errespetatzea eta erritmoaren menpekotasunaren kontran joatea.

biotracks
Biotracks hizkuntza ezberdinetan antolatua izan da: euskara, metafora, emozio eta lotura inkontzienteetatik limurtzeko; gaztelania, denboran zehar ikuspegia zabaltzeko; eta ingelesa alderdi deskriptibo eta xehetasunetan aztarrikatzeko. Argazkiak, aztarnak guztiz ez desagertzeko, eta bideoa joan etorriak nahasteko lotura berriak aurkitzeko.

biotracks
Biotracks liburua da eta “Hamaika Urte Dantzan” bideoa. Azken urte hauetan, inprobisatutako koreografia gisa, bizi izandako biografia artistiko eta pertsonal baten ibilbideak.

Biotracks liburua salgai hemen.

biotracks

Categories

Identitatea, Proiektuak

Like

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies