Saioak transakzio-, transferentzia- eta trantsizio-prozesuak aztertzen ditu praktika artistikoetatik. Gaur egun, askotariko eragileen arteko transakzioak (Fuimos nosotras), denboran bat ez datozen belaunaldien arteko interdependentziak (Susurrando el futuro) eta gizarte-makineriaren logikak (Eromecánica) lantzen ditu. Bere proiektuak talde-ekintza performatiboetan, egunerokotasunaren harridurarako gailuetan, eraikuntza kolektiborako proposamenetan eta instalazioetan gauzatzen dira. Ea esperimentatzen duen partaidetza- eta lankidetza-prozesuekin eta harreman-teknologiekin.

Saioa artista da, UPV/EHUko Arte Ederretako irakasle doktorea eta Wikitokiko bazkidea. Hainbat proiektu egin ditu espazio artistikoetan, hala nola San Telmo Museoan, CA2Mn eta Rekalde Aretoan; eragile independenteekin, hala nola Ant, Zas, Consonni eta Abisal Kolektiboan; Eremuak, Conexiones Improbables eta Madrid Abierto programazioen barruan; Iturfest, LaCosaenCasa eta Getxophoto jaialdietan; Bilbaoarte, Pistoletto Fundazioa eta Artelekuko egoitzetan; eta proiektu ugari eraman ditu azken aldian lehiaketa espezifikoetatik kanpo.